Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Bilbao Bizkaia Film Commision

Bizkaiko Lurralde Historikoak zerga sistema propioa dauka, 1978ko abenduaren 27ko Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onetsitako Euskadiko Autonomia Estatutuko 41. artikuluaren arabera eta maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren arabera.

Aipatutako manuek lurralde historikoei aitortzen dizkioten eskubide historikoak babesteko eta errespetatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko erakunde eskudunek haien zerga erregimena arautzeko eta kudeatzeko autonomia daukate, eta sistema hori Europar Batasuneko edozein estatu kideren parekoa da, eta Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak erabiltzen dute herritarrek eta enpresek jarduten duten marko politiko, juridiko eta ekonomikoa ezartzeko. Horrela, justuagoa, modernoagoa, eta lehiakorragoa den eta bizi-kalitate eta zerbitzu-publiko hobeak dauzkan gizartearen alde egiten da argi eta garbi.

Helburu horiek lortzeko, eta 2013ko abenduan egindako zerga-erreforma garrantzitsuaren parte bezala, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sisteman zinemagintza eta ikus-entzunezko produkzioak egiteko pizgarriak ezarri dira, betire jakinda, gizarte aurreratu baten garapenerako kultura sustatu eta zabaltzea oinarrizkoa dela.

Neurri horiek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. eta 108. artikuluetan ezarritako estatuko laguntzei buruzko Europako diziplinak barne hartzen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batzordeari pizgarri horiek jakinarazi zizkion, eta Europako Batzordeak 2015eko uztailaren 15eko C (2015) 5032 Behin-betiko Erabaki bidez (SA.40885 (2015/N), estatuko diru-laguntzari dagokiona, Bizkaiko probintzian zinemagintza eta ikus-entzunezko produkzioak egiteko kenkari fiskalei buruzkoa) iritzi zuen jakinarazitako erregimena barne merkatuarekin bateragarria dela, eta segurtasun juridiko handiena eman zion.

Aipatutako erabakian ezarritakoaren arabera; Batzordeko komunikazioaren 52. ataleko 7. puntuaren (Estatuak zinemagintzako obrei eta ikus-entzunezko sektoreko beste produkzio batzuei emandako laguntzari buruzkoa) arabera; martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 94. artikuluko 1. atalaren (Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa) arabera; eta Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Araudiaren 4. xedapen gehigarriaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak aipatutako aginduetan eskatutako informazioa argitaratu du, informazioa emateko atariaren bidez, eskualdearentzat eta Interneteko toki global batean. Bertan, honi buruzko informazioa ematen da: Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako kultura sustatzeko pizgarriei heldu dioten zinemagintza eta ikus-entzunezko produkzioek zergaldi bakoitzean aplikatutako kenkari fiskalak eta jasotako gainontzeko laguntzak.

Bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan zinemagintza eta ikus-entzunezko proiektuak egiteko baldintza juridiko, ekonomiko eta logistikoei buruzko informazio gehiago jaso nahi dutenek Bilbao Bizkaia Film Commision helbidean egin dezakete.

Bilbao Bizkaia Film Commision

© BFA - DFB Cookiei buruzko informazioa

bizkaiacinema.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Ulertuta