Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Bilbao Bizkaia Film Commision

Bizkaiko Lurralde Historikoak tributu-sistema propioa du, honako manu hauetan xedatutakoarekin bat: 1978ko abenduaren 27ko Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onetsitako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 41. artikuluan eta, azkenik, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean.

Aipatutako manuek foru-lurraldeetako eskubide historikoak aitortzen, babesten eta errespetatzen dituztela aintzat hartuta, Bizkaiko Lurralde Historikoko erakunde eskudunek araugintza- eta kudeaketa-autonomia dute beren zerga-araubidea ezartzeko. Sistema hori Europar Batasuneko beste edozein estatu kidetako sistemaren parekoa da, eta Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak erabiltzen dute herritarrek eta enpresek beren jarduera garatzeko esparru politiko, juridiko eta ekonomikoa ezartzeko, argi eta garbi apustu eginez gizarte bidezkoagoa, modernoagoa, lehiakorragoa eta bizi-kalitatearen eta zerbitzu publikoen arloko mailarik altuenak lortzearen alde.

Helburu horiek betetze aldera, eta 2013ko abenduan egindako zerga-erreforma garrantzitsuan beste urrats bat eginez, ekoizpen zinematografiko eta ikus-entzunezkoak garatzeko pizgarri batzuk sartu ziren Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sisteman, kontuan hartuta kultura sustatzea eta hedatzea funtsezkoa dela gizarte aurreratuen garapenerako.

Neurri horiek bat zetozenez Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritako estatu-laguntzen Europako diziplinarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak pizgarri horien berri eman zion Europako Batzordeari, eta hark, 2015eko uztailaren 15eko C (2015) 5032 azken Erabakiaren bidez, zeina Bizkaiko probintziako ekoizpen zinematografiko eta ikus-entzunezkoei kenkari fiskal bat aplikatzeko SA.40885 (2015/N) estatu-laguntzari buruzkoa baita, barne-merkatuarekin bateragarritzat jo zuen jakinarazitako araubidea, eta segurtasun juridikorik handiena eman zion.

Neurri horiek eguneratu eta zabaldu egin dira azaroaren 23ko 9/2022 Foru Arauaren bidez. Arau horrek kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen ditu, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako ondorioekin, eta Europako Batzordeari ere jakinarazi zitzaion haren edukia. Batzordeak erabaki zuen jakinarazitako araubide berria ere bateragarria dela barne-merkatuarekin, 2022ko ekainaren 30eko C (2022) 4616 azken Erabakiaren bidez, eta segurtasun juridikorik handiena eman zion berriz ere. Erabaki hori SA.102040 (2022/N) estatu-laguntzari buruzkoa da («Espainia, Bizkaiko ikus-entzunezko ekoizpenetarako eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunetarako kenkari fiskala, aldaketa»).

Kontuan harturik zer ezartzen den aipatutako erabaki horietan, obra zinematografikoetarako eta ikus-entzunezkoen sektoreko beste ekoizpen batzuetarako estatu-laguntzari buruzko Batzordearen Komunikazioaren 52. ataleko 7. puntuan, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 94. artikuluko 1. ataleko r letran, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 66 quater artikuluko Bat ataleko 7. puntuan eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean (erregelamendu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta xedapen gehigarri hori 2022ko ekitaldira arte aplika daiteke), Bizkaiko Foru Aldundiak, informazio-atari honen bidez, aipatutako manuetan eskatutako informazioa argitaratzen du, eskualde-mailako Internet globaleko gune batean, eta bertan honako informazio hau sartzen da: kultura sustatzeko pizgarriak baliatu dituzten ekoizpen zinematografiko eta ikus-entzunezkoei zergaldi bakoitzean aplikatutako kenkari fiskalak. Pizgarri horiek Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauan ezarri ziren.

Bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan proiektu zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak garatzeko baldintza juridiko, ekonomiko eta logistikoei buruzko informazio gehiago nahi dutenek helbide honetan kontsulta ditzakete: Bilbao Bizkaia Film Commision.

Bilbao Bizkaia Film Commision

© BFA - DFB Cookiei buruzko informazioa

bizkaiacinema.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Ulertuta